basque culinary center
logo_inauguracion_eu

Basque Culinary Center abian da

Proiektua eta ametsa zen, baina Mondragon Unibertsitateari eta euskal sukaldariei esker, eta Erakunde publikoen laguntzarekin, 2009an gauzatzen hasi zen. Basque Culinary Center-ek gastronomia unibertsitate-diziplina bihurtu du lehen aldiz Espainian.
Asturiasko Printzeak, Patxi Lopez lehendakaria, Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabala eta Basque Culinary Centerreko Joxe Mari Aizega izan ziren inaugurazio-ekitaldian, Patronatuko kide guztiekin eta beste agintari eta pertsona ospetsu batzuekin batera.
Gainera, ekitaldira 200 gonbidatu baino gehiago inguratu ziren, horiek guztiak erakundeen, enpresaren, unibertsitateen, teknologiaren eta kulturaren esparruko pertsonak. Hona hemen horietako batzuk: Zientzia eta Berrikuntzako ministro Cristina Garmendia; Eusko Legebiltzarreko Arantza Quiroga; Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari Mikel Cabieces; Eusko Jaurlaritzako sailburu Iñaki Arriola eta Isabel Celaá; Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Eneko Atxa, Hilario Arbelaiz, Andoni Luis Aduriz eta Martin Berasategi sukaldariak eta BCCko Patronatuko kideak.
Bestalde, arratsaldean bigarren ekitaldi bat egin zen, gizartearekin lotuago dagoena. Bertan, 3.500 gonbidatu baino gehiago izan ziren, batik bat, gastronomiaren sektorekoak, baita proiektua diseinatzen eta abiarazten lagundu duten pertsona ugari ere. Ekitaldia Basque Culinary Center-en Auditorioan egin zen, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizega zeremonia-maisu zela. Ekitaldi hunkigarria izan zen, musika etnikoarekin eta oroipen-bideo baten emanaldiarekin girotua. Sukaldaritzari eta gastronomiari eskainitako omenaldia izan zen eta diziplina berriari unibertsitatera ongietorria eman zitzaion.
Egundoko jardunaldia, etorkizun oparoa duen proiektu bat abian jartzeko.
bcc_foto_inicio
image